EUSKALDUNA MENDIGOIZALE TALDEA

2017. URTEKO ASTE SANTUA

 

            Aurtengo Aste Santurako Jaen probintziako Cazorla herrira eramango gaitu. 2000. Urtean egindako bisita errepikatuko dugu eta Cazorla - Segura - Las Villas mendizerretako zenbait txoko ikusgarriak bisitatuko dugu.

Hauxe da prestatutako programa:

        

         OSTEGUNA 13: Andoaindik goizeko 6retan aterako gara (06:15tan Donostiatik). Burgos inguruan gosaltzeko geldituko gara. Hurrengo geldiketa Aranjuezen izango da. Herri hontan hiru ordu inguruan egongo gara eta denbora hori, herriko lorategiak ikusteko eta bazkaltzeko aprobetxatuko dugu.

Arratsaldeko 15:30tan bidaian jarraituko dugu,  eta 19:30 inguruan Cazorlara iritsiko gara. HOTEL PUERTA DE CAZORLAra iritxi eta, giltzak hartu  eta afaldu egingo dugu.

 

         OSTIRALA, 14: Gaurko ibilaldia Cazorla herrian hasiko da. Gilillo mendira (1848 m.) igoko gara eta berriro Cazorlara  jeitsiko gara. Horegatik gaur autobusa ez dugu ikuituko. Ibilaldia  21 km.ko izango da (gutxi gora behera) eta desnivela 1200 metrokoa.

         Aukeran, beste ibilaldi bat prestatu dugu, motzagoa (11 km. inguruan) eta xuabeagoa (600 metroko desnivela). Ibialdi hontan, Montesion eta Riogazas ezagutzeko aukera izango dugu.

         Arratsaldean, dutxa on bat hartu eta gero, Cazorlako zenbait txoko ezagutzeko aukera izango dugu. 

 

         LARUNBATA, 15. Gaur, turismo eguna. Gosaldu eta gero, UBEDA eta BAEZA herriak ezagutzeko aukera izango dugu. Herri hauek  Cazorlatik 50 km.tara  kokaturik daude. Monumentoz Beteta daude eta beraien kaletan asko gozatuko  dugu.

 

         IGANDEA 16: Berriro mendi aldera. Gaur Borosa ibaiaren inguruan ibiliko gara. 17 kilometroko ibilaldia, polita eta zailtasunik gabekoa.Jende nahiko egon ezkero, beste ibilaldi bat prestatuko genuke, honen antzekoa.

 

         ASTELEHENA 17: Bueltako momentua iritsi da. Goizeko 06:30tan aterako gara. Gosaria hotelean ez dugu egingo, Valdepeñas inguruan baizik. Bidaia  jarraituz,  BUITRAGO DEL LOZOYA herrira iritsiko gara. Atseden txiki bat hartu, herria ikusi eta 13:15 inguruan jarraituko dugu. Aranda de Duero inguruan bazkalduko dugu, Hotel Tudancan.Bazkal ondoren, autobusean siesta. Beste geldiunea txiki bat eta arratsaldeko 20:00tan, trafiko arazorik ez badago, Donostira iritsiko gara. (20:20 Andoainera).

 

PREZIOAREN BARNE DAGOENA

                     _ Autobusa

                     _ Puerta de Cazorlako hotelean egonaldia pensio erdian ( gelak bikoak eta hirukoak dira)

                     _ Bi mendi irteera bertako gidak antolaturik

                     _ Bidaiako gosariak eta itzulerako bazkaria Aranda de Dueroko jatetxea batean.

 

IZEN EMATEA:  Bazkideentzat otsailak 13tik aurrera , gure elkartean, arratsaldeko 8tatik 9ak bitartean.

                     Bazkide ez direnentzat, otsailak 20etik aurrera leku eta ordutegi berean.

                     ORDAINDU BEHARREKOA:Bazkideek 340 € eta bazkide ez direnek 355€.Izena ematerakoan 100€

ordaindu behar dira, eta diru-kopurua Martxoak 31 baino lehen osatu beharko da.

                                                                     

                                                                   

BAJA EMANEZ GERO eta leku hori betetzen ez bada, EUSKALDUNA MTak 100€ kobratu ditu , eta

                            beste pertsona batekin betezen bada, ordura arte  ordaindutako diru kopurura itzuliko da                          

                                                                   

AUTOBUSEKO ESERLEKUA izena ematerakoan aukeratuko da.