EKAINAK 16 eta 17rako irteera:

TURBINA mendia (Cuera mendizerran) eta SELLAko jaitsiera.

 

 

IRTEERAREN ORDUTEGIA

            IRUNdik; 06:00tan

            DONOSTIAtik: 06:30tan

            ANDOAINdik: 06:45etan

 

EGITARAUA

LARUNBATAK 16:

Goran aipatutako orduetan irtengo gara. Bidean 45 minutuko geldiketa bat egingo dugu. Gosaldu eta gero bidaia jarraituko dugu eta hamaikak eta laurden inguruan, Arenas de Cabralestik pasa ondoren, ibilaldiaren hasiera emango diogu.

Ibilaldiaren azalpenak lotura hontan daukazue:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/ascension-al-turbina-1317-mtrs-sierra-de-cuera-asturias-479657

Egun honetan mendian bazkalduko dugu. Beraz, biderako ura eta janaria hartu beharko dugu.

Ibilaldia bukatu eta, arratsaldeko 17:30tan ggb, Infiestotik gertu dagoen Pintueles herrirantz abiatuko gara. Han daukagu gure aterpea eta arratsaldeko zazpiak inguruan iritsiko gara, 65 Km bete eta gero.

Aterpean afaldu, lo eta gosaldu egingo dugu. Aterpeko oheek izarak eta edredoia badute. Toallak, norberak berarena eraman behar du.

IGANDEAK 17

08:30tan gosalduko dugu. Gosaldu ondoren Arriondas herira joango gara. Han, ibaian sartu baino lehen, Sellako jetsiera  egiteko arau eta aholku batzuk emango digute. Hori entzun eta gera, 11:00k inguruan, ibaian sartuko gara.

Jeitsiera nola den azalpen gehiago, lotura honetan:

Sellako-jeitsiera.   

Jeitsiera osoa 16 kilometrokoa da. Hala ere erdia egiteko aukerarik badago.

Jaitsiaren iraupena 4 ordukoa da. Beraz, jantziaz aldatu eta bazkaltzen bukatzerakoan arratsaldeko 16:30ak izango dira abiatzen garenean. Bidean geldiketa bat eta ,  arratsaldeko 20:30tarako etxera iritsiko gara.