EUSKALDUNA MENDIGOIZALE TALDEA

 

2018 ASTE SANTUA

 

 

Aurreko urteko Aste Santutan Andaluzi aldera joan ginen , aurten aldiz Penintsulako beste puntara joango gara: Galiziara. Jakitun gara eguraldi aldetik Galiziara joateak duen arriskuaz, baina ikusiko ditugun parajeak arriskua hori gaindituko dute.
Barne Galiziatik ibiliko gara , ahaztutako Galiziatik , benetazko Galiziatik. Errepide estuak zeharkatuko ditugu, hutsik gelditzen ari diren herrixkak, ezinezkoak diruditen magaletan landutako mahastiak...
Alojamendua Lugoko kapitaletik 3km izango dugu. Alojamendua bisitatu behar ditugun tokietatik ez zaigu oso eskura gelditzen
beraz pazientziaz hartu beharko dugu.
Ondoren prestatu dugun programa azaltzen da:

 

OSTEGUNA 29:


Andoainetik 06:45 aterako gara eta Donostiatik 07:00tan. Burgos aldean gosaltzeko geldialditxo bat egin ondoren Leon aldera joango gara. Leonera 12ak inguru iritsiko gara eta 16 ak arte denbora izango dugu bai momumentuak ikusi , baita ere pintxoak dastatzeko Humero auzoan. 16:30tan Lugora abiatuko gara eta 19:30 iritsiko gara hotel SANTIAGO SPA-ra.Hotela lehen apitau bezala kapitaleko sarreran aurkitzen da. Logelak banatu eta afaria gaueko 9tan prest izango dugu.

OSTIRALA 30


07:30 Gosaria. 08:15 inguru Seoane do Courel aldera abiatuko gara, Pedrafita do Cebreiro portutik 25 Km tara aurkitzen da . 90Km bidaiak ordu ta erdi inguru iraungo du, beraz ibiltzen hasteko 10ak izango dira.
Seoanen Marcosekin Gidarekin elkartuko gara , Marcosek bi ibilbide prestatu dizkigu:
Bat 12 Km, 600 metroko desnibelarekin, eta bestea 20 Km eta 900 metroko desnibelarekin. Ibilbidea 4ak inguru amaituko dugu beraz gomendagarria da bakoitzak bere janaria eramatea.
17:30 arte denbora izango dugu aldatu zeozer jan eta kafetxo bat hartzeko(Eguraldi oso txarra egin ezkero beste ibilbide bat egiteko aukera izango dugu) . Hotelera 19:30tan iritsi eta afaria 21:00.

LARUNBATA 31


Gaur Lugoko Mariñatik ibiliko gara. Gosaldu ondoren 08;15 Vegadeoruntz abiatuko gara.
Vegadeora iritsi baina kilometro batzuk azkarrago "Playa de las Catedrales " ezaguna aurkitzen da.Bere inguruetatik 15km-tako ibilbide bat egingo dugu Itsaslabar eta hondartzak ikusiaz. Goi-denboraldia izanda aldez aurretik erregistroa egin behar izango dugu, hondartzara jeitisi eta bertatik arku ikusgarriak ikusi ahal izateko. Erregistroa egiteko orduan tokia izan ezkero gure ibilbidean sartuko dugu.
Ondoren Ribadeo-runtz abiatuko gara non 16:30 arte egongo gara.
Lugora 18:00tan iristiko gara kapitalean 20:00arte egon eta ondoren hotelerantz joango gara afaltzera.


IGANDEA 01:


Atzo itsaso inguretatik ibili ginen gaur aldiz erreka inguruetatik ibiliko gara. Ourense probintziako iparraldean aurkitzen den Parada de Sil-eruntz abiatuko gara.
125 Km inguru dira , bidaia ordu pare bat inguru. Behin Parada de Sil iritsita
PR G-98tik ibiliko gara. 19 Km ibilbidean Sil ibaia begiratoki desberdinetatik ikusteko aukera izango dugu.Ibilbidean Monastegi , kastro eta abar ikusiko ditugu. Desnibela 800metrokoa da gora-behera ugariekin.

Ibilbide motza egireko aukera dago 12km eta 500metroko desnibela duena .Ibilbidea 16:30 tan amaituko dugu. 6ak inguruan Hotelerantz buelta egingo dugu.

ASTEHELENA 02:


Etxera bueltatzeko eguna. 7:30tan gosalduko dugu eta 8:30tan etxerantz abiatuko gara bidean geldialdi batzuk egingo ditugularik. Garrantzitsuna Villaviciosa-ko kostaldeko herri politean egingo dugu 11:30 inguruan. Bertan bazkalduko dugu 13:30tan .
Bazkaldu ondoren bidaia jarraituko dugu eta 20:00 inguru Donostiara eta 20:20 Andoainera iristea espero dugu.

PREZIOA

BAZKIDEAK: 340€
BAZKIDE EZ DIRENAK: 360€

PREZIOAREN BARNE :
Bidaiak eta autobuseko joan-etorriak.
Lugon hotel SANTIAGO SPA-n , pentsio erdiko alojamendua , ohe indibidualetako gela bikoitzetan.
Seoane do Courel -eko ibilbiderako gidak.
Buelta egiten dugun eguneko bazkaria.

IZEN-EMATEA:


BAZKIDEAK: Otsailak 12 an arratsaldeko 8:30tatik aurrera.
Izen-emate guztiak elkartean bertan egin behar dira.
Pertsona bakoitzak gehienez bi bazkide apuntatu ahal izan ditu.

BAZKIDE EZ DIRENAK : Otsailak 19an 20:30tatik aurrera.


Autobuseko eserlekua izena ematerakoan aukeratukoa da.

Izena ematerakoen ere logela norekin banatu nahi den adierazi ahal izango da.

 

ORDAINKETA EPEAK


Izen-emate momentuan 100€ ordaindu beharko dira.
Ordaintzeko gelditzen den guztia Otsailak 28 baina azkarrago ordaindu beharko da.

BAJA EMANEZ GERO :


Martxoak 1 baino lehenago baja emanez gero ordurarte ordaindutako guztia itzuliko da.
Martxoak 1 eta 20 bitartean baja emanez gero eta bere tokia inork betetzen ez badu 100 € kobratuko zaizkio .

Martxoak 21tetik aurrera baja emanez gero ez da dirurik itzuliko.