| Laster beteko dira bi
  urte EUSKALDUNA MENDIGOIZALE TALDEA zuzentzeko aukeratu gintuztenetik. Horregatik, gutun honen bidez
  dei egiten dizugu datorren irailaren 27an 20: 00etan lehenengo
  deialdian eta 20: 15ean bigarrenean
  egingo den Ezohiko Batzar Nagusira. Gai-zerrendan puntu bakarra egongo da: -       
  Hauteskunde-prozesuaren hasiera jakinaraztea eta lehendakari berria
  hautatzeko egutegia onartzea, gure estatutuetako 35. artikuluan ezarritakoaren arabera. |