SELLAKO
IRTEERA – 2023KO EKAINAK 17/18 Larunbata 17 Goizeko 6:30tan Andoaindik irtengo gara eta 6:45tan Donostitik. Unquera herrian geldialditxo bat egingo degu, hamaiketakoa egiteko aprobetxatuz. Ondoren, Hermidako Haitzartea gurutzatuko degu autobusez eta 11:00 aldera, Ledeña herrira iritxiko gara. Bertan ibilaldiari hasiera emango diogu. 2 taldetan banatuko gara (motza eta luzea). Ibilaldiaren lehenengo zatia berdiña da 2 taldeentzat, baina ez erritmoa. 650 metroko desnivel positiboa izango degu eta gero 350 metro desnibel negatiboa Cicera herrira iristeko. Autobusa denon zai egongo da herriaren kanpokaldean, kiosko bat dagoen parking batean. Motzekoak bertan hamaitzen dute. Luzekoak Santa Katalina begiralekura igotzeko aukera izango dute, berriz ere parkingera bueltatzeko. Bertan bazkalduko degu (bakoitzak bere bazkaria eramango du). 17:00ak aldera, Pintueles herriko albergeruntz abiatuko gara, bertan ostatu hartzeko. Gelak banatu, 21:00 afaria eta 23:30 denok lotara. Igandea 18 Gosaria 8:30tan izango da eta 9:30tan busa hartu eta Arriondas herriruntz abiatuko gara. Bertan, Sellaren jetxiera hasiko da. Jetxiera errexa eta denentzako egokia da. Jetxierako ibilbide erdian, albergean banatu diguten piknika jan dezakegu, bertan dagoen txiringito batean. Puntu horretan, nahi duenak, lbilbidea amaitutzat eman dezake. PREZIOA Bazkidea: 120 € Bazkide ez dena: 135 € Prezioak barne hartzen ditu: Joan-etorriko autobusa, pentsio osoan Pindueles aterpean eta Sellako jetxieraren kostea. BALDINTZAK Izena ematean, bidaiaren kostu osoa ordainduko da. Izena emateko azken eguna ekainak 10a. Izena emateko modua: telefonoz, WhatsAppez edo egoitzan |